LGTBIQ+ eskubideen aldeko hiri altzari berri bat herrian
Fenomena elkarteak ontzi koloretsu bat utzi du udalaren esku, joan den ekainaren 28an erabilitakoa. "Sexu eta genero aniztasuna bistarazteko" ekintza izan da.
Puntal auzoan aurki daitezkeen ontzi horiei “nortasun handiko bat” gehitu berri zaio. Izan ere, Fenomena elkarteak LGTBIQ+ Egunaren bueltan erabilitako ontzi koloretsu bat eman dio udalari. Udalak hiri altzari bilakatu du ontzi hori, dagoeneko kalean ikus daitekeena. “Eskubide hauen gauzatzea eta normalizazioa Hondarribiko hiria osatzen dugun komunitate osoari dagokigu”, diote udaleko iturriek.