Datorren hilaren 19an egingo dute Atalerrekako hondakin uren araztegira bisita, Komun ontziaren Nazioarteko Eguna probestuz. Izena eman beharko da aldez aurretik.
Hainbat sektoretako 40 enpresa inguruk parte hartuko dute aurtengoan. Curriculumak aurkeztu eta enpresa erreklutatzaileekin harreman zuzena egiteko "aukera paregabea" izango dela diote antolatzaileek.
Diagnostikoak "larri" atzeratzen ari direla ohartarazi du plataformak, eta profesionalen falta ere salatu dute. Azarorako beste hiru mobilizazio deitu dituzte eta abendurako bat.
Igandean izango da hitzordua, Itsas Etxeko auditoriumean. 11 dantzarik parte hartuko dute, horietatik 5 Oarsoaldekoak.
Datozen asteburuetan zenbait hitzordu izango dira herriko jatetxe eta gastroteketan. Lehena Tatapasen izango da, eta azkena, Sugarrin.
Udalaren bidez herritarren euskara babesteko eta bultzatzeko eskubidea defendatu du koalizio abertzaleak. Herritarrei dei egin die ere Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako manifestaziora.
Azaroaren 11n eta 12an eskainiko dute lau ekitaldiko opera. Aurrekari gisa 'Zinemako opera' eskainiko dute azaroaren 7an.
Fenomena elkarteak ontzi koloretsu bat utzi du udalaren esku, joan den ekainaren 28an erabilitakoa. "Sexu eta genero aniztasuna bistarazteko" ekintza izan da.
Igande honetan omenduko dituzte Pikoketan falangistek hildakoak. Ekitaldia 12:30ean hasiko da.