Dastatze eta Uztartze Jardunaldiei ekingo diete etzi, Tatapas gastrotekan
Datozen asteburuetan zenbait hitzordu izango dira herriko jatetxe eta gastroteketan. Lehena Tatapasen izango da, eta azkena, Sugarrin.
Datorren larunbatean (hilak 4) XX. Dastatze eta Uztartze Jardunaldiei ekingo diete Hondarribian eta abenduaren 2ra bitarte luzatuko dituzte. Tatapas gastrotekak, Arraunlari Berrik, Batzokiak, Badiak, Danontzat gastrotekak, Abarkak eta Sugarri jatetxeek parte hartuko dute.
Lehen topaketa larunbatean izango da, Tatapas gastrotekan, eta azkena berriz, Rio Bidasoa hoteleko Sugarrin.
Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak antolatutako jardunaldi hauek “Hondarribiko kultura gastronomikoa eta bertako jatetxe, gastroteka eta erretegien kultura zabaltzea eta sustatzea” dute helburu eta era berean, ardoaren kulturan sakontzea ere bada asmoetako bat.
Antolatzaileek Batzoki Jatetxeak eskainiko duen esperientzia berria nabarmendu nahi izan dute. Gastronomia eta musika uztartuko dituzte edizio honetan betako sukaldariek, “esperientzia enogastromusikala” izango dela aurreratu dute antolatzaileek. Izan ere, plater bakoitzak musika pieza bat izango du lagun, proposamen gastronomikoari erreferentzia egingo diona. Iñaki Gezalak pianoa joko du eta Tomas Rutik berriz, biolina.
Ondorengo hitzorduak finkatu dituzte, irekiak izango direnak:
- Hilak 1o (ostirala): Araunlari Berrin.
- Hilak 11 (larunbata) : Batzokian.
- Hilak 17 (ostirala): Abarkan.
- Hilak 24 (ostirala): Badian.
- Abenduak 1 (ostirala): Donostian.
- Abenduak 2 (larunbata): Sugarrin.