Bidasoko Enpleguaren Astearen 30 edizioa, iristear
Hainbat sektoretako 40 enpresa inguruk parte hartuko dute aurtengoan. Curriculumak aurkeztu eta enpresa erreklutatzaileekin harreman zuzena egiteko "aukera paregabea" izango dela diote antolatzaileek.
Bidasoko Enpleguaren Astea XX. ediziora iritsi da, datorren hilaren 15ean (asteazkena da) enpresek zein norbanakoek hitzordua izango dute Ficoban. Hainbat sektoretako 40 enpresa inguruk parte hartuko dute aurtengoan. Bidasoa Bizirik-eko iturrien arabera, “aukera paregabea” izango da curriculumak aurkeztu eta enpresa erreklutatzaileekin harreman zuzenak ezartzeko.
Lan eskaintza guztiak argitaratuta daude dagoeneko, Bidasoa Bizirik-en webgunean. Azokaren egunera arte kontsultatu ahalko dira.
9:00etan hasiko dute hilaren 15ekoa, eta 13:30era bitarte luzatu. Gogorarazi dute ez dela beharrezkoa izango aurretik enplegu eskaintzetan ziean ematea eta sarbidea librea izango dela.
Miguel Angel Paez Bidasoa Bizirik-en presidentearen arabera, “Enplegu Astearen 30 edizioetara iristeak argi uzten du ekimen honek eskualdeko enpresa eta lan ehunean duen garrantzia eta benetako eragina. Funtsezko tresna bihurtu da garapen ekonomikoa eta soziala bultzatzeko eta gure inguruan bizi diren pertsonentzat enplegua sortzeko etengabeko erronkan aurrera egiteko”. Lehendakari orde Estitxu Urtizbereak esan bezala, “era honetako ekimenek lana bilatzen duten pertsonak eta langileak bilatzen dituzten enpresak elkar ezagutzeko balio dute, guztiontzat eremu erosoagoak sortuz eta emaitza hobeak lortuz”.