[Argazkiak] Beñat Elzoren omenezko lasterketan, denak garaile
1.400dik gora lagunek parte hartu dute Beñat Elzo hondarribiar gaztea gogoratzeko aurtengo festa handian. Adin guztietako lasterkariek parte hartu dute.
Aurtengo Beñat Elzo lasterketa ere arrakastatsua izan da oso, euriak ez du aurtengoa zapuztu. 1.400dik gora lagunek bat egin dute zortzigarren ekitaldiarekin. Hiru taldetan banatu dira izena eman dutenak. Lehenik, mendi martxa egin dute, ondoren mendi lasterketa, eta azkenik, eguna biribiltzeko, familien paseotxo erraldoiak portu ingurua hartu du.
Urtero bezala, helburu solidarioa du lasterketak. Aurten, ASE (Angelman Sindromearen Elkartea) elkarteak jasoko du bildutako diru guztia.
Lasterketari dagokionez, honakoak dira ohorezko postuak:
Emakumeak
- 1. Olatz Zabala (Irun) 47.50
- 2. Marina Gonzalez (Irun) 49:51
- 3. Yessica Izquierdo (Madril) 51.40
- 4. Carol Donoso (Irun) 55.04
- 5. Yune Gonzalez (Irun) 56.57
Gizonak
- 1. Asier Landart (Irun) 41.38
- 2. Patrick Laketxe (Irun) 41.39
- 3. Hodei Lujanbio (Goizueta) 42.19
- 4. Beñat Bengoetxea (Hondarribia) 42.46
- 5. Iñigo Gurrutxaga (Donostia) 43.16
SAILKAPEN OSO-OSOA IKUSTEKO KLIK EGIN HEMEN.
HITZAk goizeko zenbait irudi jaso ditu, ondorengoak: