Zortzi puntuko mozioan Israelen "babesteko eskubidea aitortzen" dute, besteak beste, "nazioarteko zuzenbidea" errespetatuz. EH Bildu eta Elkarrekin Irun kritiko agertu dira mozioarekin.
56 urteko gizona joan den asteartean ikusi zuten azken aldiz. Alarma deia atzo egin zuten, egun batzuk kanpoan pasatzekoa baitzen gizona.
1.400dik gora lagunek parte hartu dute Beñat Elzo hondarribiar gaztea gogoratzeko aurtengo festa handian. Adin guztietako lasterkariek parte hartu dute.
Bozeramaile berria Enrique Martinez izango da eta Koordinazio Kontseilu berria osatuko dute Thania Pazos, Maria Valiente, Marian Garcia eta Txitxo Diazek.
Urrian ospatu ziren festak, baina jarduera batzuk bertan behera utzi behar izan zituzten. Horiek berreskuratuko dituzte hilaren 4 eta 5ean.