Hainbat gorpuzki aterako dituzte horma hilobitatik
Blaiak 2012ko martxoaren 1a eta 2012ko urriaren 16a artean hil ziren pertsonen gorpuzkiak aterako ditu hilerritik. Horiek berreskuratzeko azken eguna azaroaren 30a izango da.

Irungo hilerriak, Blaiak, datozen egunotan 2012ko martxoaren 1a eta 2012ko urriaren 16a artean hil ziren pertsonen gorpuzkiak horma hilobitatik aterako dituela jakinarazi du.
Hori dela eta, errautsak, kolunbarioak, eta bestelakoak berreskuratu nahi dituztenek Blaia hileta zerbitzuekin jarri beharko dute harremanetan. Hilerriko bulegora bertaratuta nahiz 943 634 808 telefono zenbakira dei eginda egin daiteke. Harremanetan jartzeko azken eguna azaroaren 30a izango da.