Enplegagarritasuna hobetzeko proiektu pilotuaren emaitzak eskaini ditu udalak
"Irun-Empleo Silver Economy" inklusio proiektu pilotuan parte hartu duten hamahiru kidek mendekotasuna duten pertsonei arreta soziosanitarioa emateko 2. Mailako profesionaltasun ziurtagiria eskuratu dute.
Bada denbora, LANBIDEk proposatuta, Irungo Udalak eta Bidasoa Bizirikek “Irun-Empleo Silver Economy” inklusio proiektu pilotua kudeatzen dutela. Egitasmoaren onuradunak langabezian luzaroan egondakoak, bizitzeko gutxieneko diru sarrera edo diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenak, zein zaintza lanetan profesionalki aritzeko kualifikatu nahi dutenak dira.
Proiektua LANBIDEren webgunean argitaratu zen: 2022ko abuztuan 216 pertsonen arteko aukeraketa egin, eta proiekturako hamahiru lagun aukeratu zituzten. Bederatzi emakume eta lau gizonek osatu zuten behin betiko taldea. Proiektuak bi fase izan ditu. Lehenengoa iazko urriaren amaieran hasi zen, eta bi hialebetez taldeko kideei lanerako beharrezko ezagutzak irakatsi zitzaizkien. Ostera, eta hurrengo hamar hilabeteetan prestakuntza osatu eta eskualdeko sektore soziosanitarioko konpainietan aritu dira lanean, kontratupean. Horrela, parte hartzaileek erakunde sozialetan dauden eta mendekotasuna duten pertsonei arreta soziosanitarioa emateko 2. Mailako profesionaltasun ziurtagiria eskuratu dute.
Miguel Angel Paez Irungo Udaletxeko Ekonomia eta Ogasun ordezkariak, baita Bidasoa Bizirikeko lehendakariak zera adierazi du: “Ekimen berritzaile bat da, prestakuntza eta inguruko enpresek eskaintzen duten lan esperientzia konbinatzen dituena, eta, horri esker, proiektuan parte hartu duten hamahiru pertsonen enplegagarritasuna hobetu da”.