2023/10/25

2024ko aurrekontuak "inklusiboak" izan daitezen, 44 proposamen egin ditu PSE-EEk

Ia 10 milioi euroko balioa duten 44 proposamen aurkeztuko dituzte osteguneko plenoan, "Hondarribiaren hobekuntzan aurrera egite aldera".

Bidashop egingo duten ibiltokirako modelo bila dabil

Azaroaren 18an egingo dute tokiko merkatariek ibiltokia. Modeloen eta tokiko merkatarien bila dabiltza.

Helduentzako ipuin kontalari Boni Ofogo kamerundarra, Irunen

Udal liburutegian eskainiko du biharko saioa, 19:00etan. 'El África que observo con los dedos' ipuina kontatuko du.

Literatur tertulia Oiasson, 'Sinuhe egipziarra' nobela ardatz

Azaroaren 20an izango da, 19:00etan, Oiasso Museoan. Sarrera doakoa da baina aldez aurretik izena eman behar da.

Sexu esplotazioa hizpide, ostiral honetan, bi dokumentalekin

'Biografia del cadaver de una mujer' eta 'Pornoxplotación' proiektatuko dituzte Mabel Lozano zuzendariaren presentzian. Ekimena Gaurko Andreak eta Txingudiko Elkarte Feministak antolatu dute.

Gipuzkoan Gazte Tour Hondarribira iritsiko da, abenduaren 2an

Kultur programazio erakargarria eskaintzeko helburua du programak. Itsas Etxeko oholtzara Depol, Hilario eta Skubi taldeak igoko dira.

Bidasoa ertzeko "txoriak" protagonista, gaur, 'Kononi' film laburrean

Filmak Bidasoa ibaiaren inguruan bi pertsonek izango duten bideen gurutzaketa izango du ardatz. Amaia KZ hitzaldi aretoan da proiekzioa, gaur, 19:30ean.

Gehiago