2024ko egutegia apaintzeko argazki bila dabil udala
Argazki lehiaketa bat abiatu berri du udalak, hondarribiarrek datorren urteko udal egutegia apaindu dezaten. Hilaren 31era arte bidali daitezke argazkiak, bost gehienez.
Hondarribiko Udalak datorren urteko udal egutegia apaintzeko argazkiak behar ditu. Laugarrenez, argazki lehiaketa antolatu dute 2023ko egutegia osatzeko. Hala, nahi duen orok argazkia bidali ahal izango du, helbide honetara idatziz. Hondarribiar bakoitzak gehienez bost aurkeztu ahalko ditu, bere datuekin eta Hondarribiko 2024ko Udal Egutegirako Argazki Lehiaketa leloarekin aurkeztu beharko ditu.
Argazkiek herriarekin eta hilabete zehatz batekin zerikusia izan beharko dutela azaldu dute udaleko iturriek, eta “hiriko gune bat, kultur eskaintza bat, gastronomia, natura eta abar” adieraz ditzaketela.
Guztira 100 euroko 12 sari banatuko dira, hil bakoitzeko bat. Sariak zein argazkiak esleitzerakoa parekidetasuna errespetatuko du udalak. Datorren asteartea (hilak 31) izango da argazkiak bidaltzeko azken eguna.
Informazio eta xehetasun gehiago udalaren webgunean kontsulta daitezke.