Aurten ere zientoka lagunek 2013an zendutako Beñat Elzo kirolari gaztea omenduko dute. Hiru proba egingo dituzte, adin eta maila guztientzako.
Emeki Emakume Elkartearen egitasmoz, Euskal Herritik eta kanpotik etorritako dozenaka lagunek ehoziri lanak egin zituzten Jostaldin igandean, giro ezin hobean.
Euskararen aurkako oldarraldiari erantzuteko Bilboko azaroaren 4eko manifestaziora joateko deia zabaldu dute gaur Irun, Hondarribi eta Hendaiako euskalgintzako eragileek. Autobusa antolatu dute hiru herrietatik pasako dena.
Igandero dinamikari jarraituz, Zabaltza plazan postua jarriko dute 23 GKEk. Azokaz gain, hainbat jarduera antolatu dituzte.
Urriaren 29an eta 31n egingo dituzte jarduerak auzo elkartean bertan. Mozorrotuta joateko deia egin dute.
Sailkapenean hirugarren geratu da Santiagotarrak. Klara Olazabalen denboraldiko lana nabarmendu du taldeak eta, orain, Olinpiar Jokoei begira jarriko da.
Artalekuko kantxan egingo dituzte berrikuntzak. Bi jarduketen kostua 250.000 eurokoa da eta lanek astebete iraungo dute.
Argazki lehiaketa bat abiatu berri du udalak, hondarribiarrek datorren urteko udal egutegia apaindu dezaten. Hilaren 31era arte bidali daitezke argazkiak, bost gehienez.
Dagoeneko bi bilera ez misto egin dituzte eta lehenengo mistoaren txanda ostegun honetan izango da, 17:45ean, Palmera Montero gunean.