'Itsasoa josten' bisita gidatua, azaroaren 4an
Bisita euskaraz egin nahi dutenek 10:30ean izango dute hitzordua, arrantza portuan. 90 minutu inguruko iraupena izango du saioak.
Eusko Jaurlaritzak eta aldundiek abiatutako Ondarea bizirik! programaren barruan, Europako Jardunaldiak antolatu dituzte zenbait herritan, tartean, Hondarribian. Hala, Itsasoa josten izeneko bisita gidatu berezia antolatu dute azaroaren 4rako (larunbata da). Portuan aritzen diren saregileen lana ezagutu ahal izango dute herritarrek, lehen eskutik.
Bisita euskaraz egin nahi dutenek 10:30ean izango dute hitzordua, arrantza portuan. 90 minutu inguruko iraupena izango duela aurreratu dute antolatzaileek. Informazio gehiago jaso nahi dutenek, 943 64 46 23 telefono zenbakira hots egin dezakete, edo bestela, Arma Plazarekin harremanetan jar daitezke.