Asteburuko eraso matxista arbuiatu dute hondarribiarrek
Elkarretaratzea egin zuten atzo Martxoak 8 plazan, asteburuan izandako eraso matxista arbuiatzeko. 'Indarkeria sexistarik ez, aski da!' lelopean bildu ziren.
Hondarribiarrek elkarretaratzea egin zuten atzo Martxoak 8 plazan, asteburuan izandako eraso matxista arbuiatzeko. Indarkeria sexistarik ez, aski da! lelopean, 15 minutuko elkarretaratze egin zuten. Udalean ordezkaritza duten talde guztiak bertan izan ziren.
Joan den asteburuan izan zen eraso matxista. Udalak “gure hiriko bizikidetza hausten duen edozein indarkeriazko ekintza gaitzetsi eta arbuiatu” ditu, eta era beran, lanean jarraitzeko konpromisoa hartu dute talde guztiek, “gure gizartean desagerrarazi behar ditugun jarrerak inork justifika ez ditzan edo garrantzia kendu diezaion”.