Errekorrak hausten jarraitzen du aireportuak
Pasa den iraila ere historiako onena izan da. Orotara, 48.274 bidaiariri eman die zerbitzu pasa den hilean.
Hondarribiko aireportuak gorako joeran jarraitzen du urte hasieratik. Orain arteko hil guztiak bezalaxe, iragan iraila ere historiako onena izan da. Orotara, 48.274 bidaiariri eman die zerbitzu irailean zehar, 2022an baino %11,6 gehiagori.
AENAk emandako datuei erreparatuta, 2023ko bederatzi hil hauetan 366.159 bidaiari jaso ditu aireportuak, iaz baino %28,1 gehiago.