Cadizko hiru txirigota Hondarribian izango dira ostegunean
Sevillatik etorritako 'Tó me pasa a mí: Los desgeraciaditos', 'Los mi alma' eta 'Cuarteto del Gago' txirigotek bi ordu inguruko emanaldia eskainiko dute Itsas Etxean, Bi Kolorete elkartearen egitasmoz.
Cadizko Txirigotek Itsas Etxeko auditoriuma musikaz eta barrez beteko dute datorren ostegunean (hilak 12). Bi Kolorete elkartearen egitasmoz, Tó me pasa a mí: Los desgeraciaditos, Los mi alma eta Cuarteto del Gago txirigotek emanaldi berezia eskainiko dute herrian, bi ordu ingurukoa. Sarrerak dagoeneko eskura daitezkeela jakinarazi du Hondarribiko Udalak, bost euroan, lotura honetan edo Arma Plazan.