'Literatura Lan(da)tzen' tailerren lehen saioa, bihar
Udalak eta Emekik tailerrak antolatuko dituzte hilean behin. Bihar Emekiren egoitzan elkartuko dira, 17:00etan.
Aurten, Hondarribiko Udalak eta Emeki emakume elkarteak literatur tailerrak jarriko dituzte martxan, “Literatura Lan(da)tzen” izenburupean. Hilabetean behin elkartuko dira udal liburutegian, baita Emekiren egoitzan ere.
Lehenengo saioa aurki egingo dute: bihar, asteartea, arratsaldeko 17:00etan elkartuko dira Emekiren egoitzan, eta Chimamanda Ngozi Adichiren “Guztiok izan behar genuke feminista” liburua landuko dute.