Euskara praktikatzea xede duen programaren izen-emateak hilaren 10etik 20ra egin behar dira Irungo Udalaren webgunean. Aurten mintzalagun jardun dezaketen pertsonei egin diete dei bereziki.
Bidasoak Puente Genil jipoitu zuen larunbatean Artalekun (37-19), eta laugarren garaipena jarraian lortu zuten. Irundarrek geldiezinik jarraitzen dute.
Txuri-beltzek etxean jokatutako partida guztiak irabazi dituzte aurtengo denboraldian. Atzo azken jokaldira arte itxoin behar izan zuten garaipena ospatzeko, luzapenean sartu baitzuen Escobarrek partidako gol bakarra.
1923ko urrian jarri zen ikastetxeko eraikinaren lehen harria, eta gertakizun hori oroitzeko, ekitaldi bat egingo dute bihar ikastetxeko elizan. Liburu bat ere aurkeztuko da.
Bidasoa Atletiko Taldeko zazpi kirolarik Euskal Selekzioa ordezkatu dute asteburuan Gijonen. 20 urtez azpiko gizonen eta emakumeen taldeak, aldiz, kluben arteko Espainiako Txapelketarako sailkatu dira.
Udalak eta Emekik tailerrak antolatuko dituzte hilean behin. Bihar Emekiren egoitzan elkartuko dira, 17:00etan.
Larunbat arratsaldean 12 talde elkartu ziren Irunen. Elkarte hondarribiarraren ordezkaritzak bederatzi partida irabazi zituen, hamaikatik.
Emakumeen talde nagusiak Plaiaundin jokatutako lehen partida izan zen larunbatekoa. Duintasunez galdu zuten egungo Euskal Ligako txapeldun den Gaztediren aurka (10-31). Gizonen neurketa, aldiz, bertan behera geratu zen.
Real Unionen eta Bidasoaren talde nagusiek garaipen handiak lortu dituzte sailkapenaren goiko postuetan jarraitzeko. Mariño Real Unionen lehen taldearen liga hasiera ere bikaina: hirutik hiru irabazi dituzte.