Hasierako onespen dokumentuari alegazioak egiteko denbora gehigarria dagoenez, "dokumentuarekin zer egingo den erabakitzeko aukera bat ireki" dela uste du taldeak. Horregatik, 21 proposamen aurkeztu dituzte, "eraikitzaileak".
Igandero egitasmoaren baitan, udalak eta Parean Elkarteak Igande Sasoi topaketa antolatu dute igande honetarako, 10:00etatik 13:30era. Helburua da emakumeen kirola sustatzea.
Urriaren 6tik 15era luzatuko dira Artiako jaiak. Irungo auzoko jaien artean azkenak dira.
Kotte Ezenarro Hendaiako alkateak presidente karguan jarraituko du. Jose Antonio Santano Irungo alkatea eta Igor Enparan Hondarribiko alkatea lehenengo eta bigarren lehendakariorde izendatu dituzte, hurrenez hurren.
Iragan ostiralean hasi zen XXIX. edizioa eta bost egun ditu oraindik aurretik programazioak.