Bihar, aldaketak autobus zerbitzuan Txingudi Korrikagatik
Txingudi Korrika lasterketak Irun gurutzatuko du bihar, eta proba horrek aldaketak eragingo ditu trafikoan eta autobus zerbitzuan, 15:55etik 17:15era.
Bihar Txingudi Korrika 10k lasterketaren XXIV. ekitaldia lehiatuko da Hendaia eta Hondarribia artean. Lasterkariek 10 kilometroko ibilbideari egingo diote aurre, eta 16:30ean irtengo dira Hendaiako Florida kaitik.
Atletismo probak Irun gurutzatuko du, eta trafiko aldaketak ekarriko ditu hirira, 15:55etik 17:15era. Denbora horretan Irungo sarbideak itxita egongo dira ibilgailuentzat, eta eragin nabarmenenak Iparralde hiribidean, Kolon hiribidean, Gipuzkoa hiribidean eta Hondarribia kalean nabarituko direla aurreratu du Irungo Udalak.
Txingudi Korrikak ere aldaketak eragingo ditu autobus zerbitzuetan lasterketak irauten duen denboran, hau da, 15:55etik, 17:15era. Hona hemen:
L1: Zaisa – Bidasoko Ospitalea
- Zabaltza, Topo, Hondarribia, Gibeleta, Hirubide eta Piuana geltokiak bertan behera geratuko dira.
- Gertueneko geltokia: Fermin Calbeton.
- Ospitalea – Zaisa linean ez da aldaketarik izango.
L2: San Juan – Landetxa – Txingudi
- Zabaltza eta Topo geltokiak bertan behera geratuko dira.
- Gertueneko geltokiak: Fermin Calbeton eta Aduana kalea.
- Txingudi – Landetxa – San Juan linean ez da aldaketarik izango.
L3: San Juan – Artia
- Linea horretan ez da aldaketarik izango.
L4: San Juan – Anzaran – Olaberria
- Zabaltza, Topo, Urruña plazatxoa, Lope de Irigoien 31, Zubiaurre, Kolon 43, Gipuzkoa 6 eta Gipuzkoa 32 geltokiak bertan behera geratuko dira.
- Gertueneko geltokiak: Fermin Calbeton eta Elizatxo 11 (Olibondoen biribilgunea).
Udalak jakinarazi du Kolon hiribidean bi norakoetako errei bakarra ahalbidetuko dutela, eta ibilgailuak txandaka ibili beharko dira.