Lau mikrohezegune berri sortuko dituzte Lasai-Gogortegin
Lau mikrohezegune horiek sortzeko 14.000 euroko inbertsioa egingo du Naturklimak, ekosistema natural berriak sortzeko.
Aiako Harria Parke Naturalean Irungo Udalaren Lasain-Gogortegi lursailean lau mikrohezegune sortuko ditu Gipuzkoako Borondatezko Karbono Funtsak. Lau mikrohezegune horiek sortzeko 14.000 euroko inbertsioa egingo du Naturklimak, ekosistema natural berriak sortzeko. Irunen egin dute aurretik halako interbentziorik: Etxolazarreta finkaren leheneratze ekologikoa.
Gaur berretsi dute lankidetza hitzarmena Naturklimeko presidente eta Jasangarritasun diputatu Jose Antonio Asensiok eta Irungo alkate Jose Antonio Santanok. Mikrohezeguneak urrian sortuko direla aurreikusid ute eta putxuetako bta, lan komunitarioan egingo dute, Gipuzkoako Borondatezko Karbono Funtsaren enpresa emaileetako langileekin. Mikrohezegunen ezaugarrien berri ere eman dute gaurko agerraldian. 68,4 metro koadroko azalera izango du bakoitzak, eta gehienez ere, 80 zentimetroko sakonera. Hesi batekin perimetratuta egongo dira ganadua ez sartzeko eta inguruan enborrak, adarrak eta egurra pilatuko dituzte. Helburua intsektuak eta ornogabeak erakartzea da anfibioak hurbil egon daitezen.
Mikrohezegune berriak Mikroklima proiektuaren barruan txertatuko dituzte, “proiektu horren helburua da habitat horretako espezieen bilakaeraren kontrola, monitarizazioa eta jarraipena egitea, eta klima aldaketara egokitzea”, azaldu dute.