Higer itsasargiak etorkizunean "bizitza izan dezan" lehen urratsak egin dituzte
2015eko proiektu bat berreskuratu dute, "udalbatzak onartutakoa eta 8 urtez tiradera batean gordeta" egon dena. Pasaiako Portuko Agintaritzarekin bildu da udal gobernua, "oso konstruktiboa" izan dena.
Higer itsasargiak etorkizunean “bizitza izan dezan” lehen urratsak eman ditu Hondarribiko udal gobernuak. Gaiaz luze aritu dira Igor Enparan alkatea eta Estitxu Urtizberea eta Ortzi Alonso zinegotziak, Pasaiako Portu Agintzarekin izandako bilkuran.
2015eko proiektu bat berreskuratu dutela jakinarazi du alkateak, “udalbatzak onartua eta 8 urtez tiradera batean gordeta” egon dena. Bertan, udalak hala eskatuta, Portuko Agintaritzak Higer itsasargiaren erakinaren erabilera lagako luke kontzesio gisa. Agintaritzarekin izandako bilera “konstruktiboa” izan dela gaineratu du Enparanek, “bi erakundeen arteko sintonia ona eta egindako erakunde arteko lana agerian geratu baitira”.
Orain, emakidarako izapideak hasi nahi dituzte udal gobernuko kideek, eta aldi berean, eraikina erabiliko duen proiektu baten garapenean lan egin nahi dute. Prozesu “luzea” izango dela diote udaleko ordezkariek: “ezin da data zehatzik eman, baina ilusioa eta gogoa dugu Hondarribian oso garrantzitsutzat jotzen dugun eraikin bati bizia emateko”, erantsi du Enparanek.