Danontzat-eko Gorka Irisarri, Erdi Aroko pintxo onena kozinatzeko prest
Hondarribiak jasoko du XI. Erdi Aroko Pintxo Lehiaketa urriaren 28an. Gorka Irisarrik ordezkatuko du herria.
Hondarribiak jasoko du XI. Erdi Aroko Pintxo Lehiaketa datorren urriaren 28an, hala jakinarazi berri dute antolatzaileek. Lehia honetan erdi aroko hirien sarea osatzen duten zazpi hirietako sukaldariak ariko dira orpoz orpo, pintxo onenaren bila.
Ez da ohiko pintxo lehiaketa bat izango. Izan ere, XV. mendearen ondoren ezagutu eta erabiltzen hasi ziren osagairik ezingo da erabili. Hori bai, teknika modernoak erabili ahal izango dituzte kozinatzeko.
Danontzat Gastrotekako Gorka Irisarrik ordezkatuko du Hondarribia txapelketa berezi honetan. Klink elkarteko sukaldean izango da lehia.
Lehiaren ondoren, noski, mokadutxoren bat dastatzeko aukera izango da. Erdi eroko pintxoen ibilbide bat egingo dute herriko tabernetatik urriaren 28 eta 29an, lau euroren truke.