'Erosi eta ikasi' kanpaina bukatzear da
Familiek ikasleko 150 euro arteko diru laguntzak jaso dituzte, orotariko ikas materialen gastua estaltzeko.
Ekainaren 22an abiatu zen “Erosi eta ikasi” kanpaina amaieran sartu da, datorren irailaren 29an (ostiralean) amaituko baita. Ekimen honen bidez, udalak herriko familiei 150 euro arteko diru laguntza eskaini diete sei hilabetez, familia bakoitzean dauden ikasleen arabera. Udalak 200.000 euroko aurrekontua inbertitu zuen kanpainan, eta honen bidez eskolara itzultzeko beharrezko materiala erosteko aukera izan dute familiek: motxila, zaku, karpeta, arkatz eta gometatik; teknologia, plastika edo eskulanetarako materialetara, orotariko materialak erosi ahal izan dituzte (betiere erosketaren gordekina gordeta).
Diru laguntzen banaketa familien diru sarreren araberakoa izan da. Hala, hilaren 29ra arte, 27.000 euro arteko sarrerak dituzten familiek 150 euroko diru laguntzak jasoko dituzte, ikasle bakoitzeko; 39.500 euro arteko diru sarrerak dituztenek 125 euro artekoa; eta 52.000 euro artekoek 100ekoa, ikasle bakoitzeko.
Izapidea Irun Txartela bidez Herritarren Arretarako Zerbitzuaren webgunean egin daiteke, edo Palmera Montero Gunean zein HAZ zerbitzuen bulegoetan. Anakako eta Kateako Kutxabanken egoitzetan ere tramitatu ahalko da diru laguntza.