BAZek neguko ordutegia estreinatu du
Astean zehar jendaurreko ordutegia zabaldu dute, lehenago ireki eta beranduago itxita. Udal gobernuak adierazi du langileekin egindako lanketaren ondorio dela ordutegi berria.
Atzotik (hilak 18), Biztanlearen Arreta Zerbitzuak (BAZ) ordutegi berria du (negukoa), udalak betako langileekin egindako lanketaren ondorio bezala. Hala, 2024ko ekainaren 15era bitarte, astelehenetik ostegunera (8:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara) eta ostiraletan (8:30etik 14:00etara) zabalduko ditu ateak bulegoak. Ostiral arratsaldetan eta larunbatetan berriz, ez dute zerbitzurik emango.
Udal gobernuak adierazi duenez, “aste honetatik aurrera BAZ larunbatetan itxita egongo da erregistroa bera itxita dagoelako. Egindako aldaketek erabiltzaile langileen ordutegietara egokitzeko saiakera izan dute”.