Arte garaikidea ardatz duen azokak Santiagoko bidegorriaren ingurua hartuko du larunbat honetan, 10:00etatik 14:00etara. Jarduera-programa osatu eta erakargarri bat ondu dute antolatzaileek.
Eguraldiak eta bereziki karabela portugaldarren presentziak baldintzatutako udaren gaineko balantzea egin du Gurutze Gorriak. Hondarribian uretara sartzeko zailtasunak dituztenak laguntzen aritu dira.
Ikasturte berriarekin batera, aurkezpenak egiten hasiko da antolakundea. Irungo Txingudi eta Pio Barojan eta Hondarribiko Talaia ikastetxeetan izango dira egunotan.
Astean zehar jendaurreko ordutegia zabaldu dute, lehenago ireki eta beranduago itxita. Udal gobernuak adierazi du langileekin egindako lanketaren ondorio dela ordutegi berria.
Programaren VI. ekitaldia da aurtengoa, 'Caleidoscopio/Aniztasuna' gaia ardatz. Obrak urriaren 3tik 20ra aurkeztu behar dira, eta epaimahaiak lan horietako batzuk hautatuko ditu erakusketa bat osatzeko.
Oyuntsetseg Tsogzolen 'Oyuna' Irunen bizi den jatorri mongoliarreko emakume bat da, eta bere sormen munduan murgiltzera gonbidatu nahi ditu bisitariak Kabigorri Ateneoan urriaren 14ra arte.
Ikasturte berria hasi da, eta Lehen Hezkuntzako ikasleek urrian hasiko dituzte Eskola Kirolako jarduerak. Izena emateko azken eguna hilaren 28a da.