Bidasoak ateak irekiko dizkie infantil mailako gazteei
Bidasoa Irunek ate irekien jardunaldiak antolatu ditu aste honetarako. 2010 eta 2011 urteen arten jaiotako neska-mutilei zuzenduta daude, eta Artalekun eta Uranzun egingo dira.
Bidasoa Irunek infantil mailei begirako ate irekien saioak antolatu ditu, 2010 eta 2011 urteen arten jaiotako neska-mutilei zuzenduta daudenak. Klubak azaldu du saio horien helburua dela gazteek maila horretan egiten dena “bertatik bertara” ezagutzea eta “eskubaloira jauzi” egiteko behar duten informazio guztia jasotzea. Horrez gain, infantil taldeetara eta eskubaloi eskolara izena emateko epeak irekia jarraitzen duela gogorarazi du klubak.
Ate irekien jardunaldiak aste honetan izango direla jakinarazi du klub irundarrak. Artalekun eta Uranzu pilotalekuan banatuko dira saio horiek. Hona hemen datak eta ordutegiak:
- Neskak:
- Asteartea, hilak 12: 17:15etik 18:15era, Artalekun.
- Asteazkena, hilak 13: 16:00etatik 17:30era, Uranzun.
- Osteguna, hilak 14: 17:15etik 18:15era Artalekun.
- Mutilak:
- Asteartea, hilak 12: 19:00etatik 20:30era Uranzun.
- Osteguna, hilak 14: 19:00etatik 20:30era Uranzun.
- Ostirala, irailak 15: 19:00etatik 20:30era Uranzun.
Infantil mailei begirako ate irekien jardunaldiez gain, klubak adierazi du beste maila batzuetan izena emateko edota informazioa eskatzeko helbide elektronikoa eta 943 62 52 85 telefono zenbakia ahalbidetu dituela.