Irun Hiria Musika Bandaren emanaldia, ostegunean
20:00etan hasiko da kontzertua, Junkal Elizaren plazatxoan. Orotariko musika estiloz beteriko errepertorioa prestatu dute.
Irun Hiria Musika Bandak 50 urte bete ditu aurten. Joan den ekainean, Donostiako Orfeoiarekin batera eskaini zuten emanaldia arrakastatsua izan zen erabat. Orain, Irungo Udalaren iraileko kultur-agendaren baitan, ostegunean arituko da Junkal Elizaren plazan. Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta hainbat musika estilok osatutako errepertorioa eskainiko dute: pasodobleak eta zarzuelak artean.
Programa pieza hauek osatuko dute:
- ‘Concerto d’amore’.
- ‘The Crazy Charleston Era’.
- ‘El bateo’.
- ‘Puenteareas’.
- ‘El barberillo de Lavapiés’.
- ‘West Side Story’.
- Sagarra Jo.
Irun Musika Hiria Banda hiriko talde zaharrenetarikoa da, eta urteroko agendan hitzordu finkoak lortu ditu. Urtero aritzen da San Pedro eta San Martzialen, nahiz Maiatzaren Lehenean, esaterako. Ostegunekoa hiriaren zaindari den Andre Mariaren omenezkoa izango da.