Erasoen kontrako protokoloa indartuko du udalak
Erasoei "modu integralean" erantzun nahi dio udalak. Jaiak iraun bitartean guneak indartuko dituzte eta 24 orduz aktibo izango den arretarako telefono bat eskuragarri izango da.
Asteazkenean (hilak 6) abiatuko diren jaietan izan daitezkeen erasoen kontra “modu integralean lan egiteko” zenbait urrats egin ditu udalak. Guneak indartuko dituzte, informazio gune bat jarriz San Pedro kalean eta artatze puntu bat Itsas Etxean, eta 24 orduz aktibo izango den arretarako telefono zenbaki bat ere eskuragarri izango da (688 71 87 97).
Informazio gune horiek, ondorengo egunetan izango dira erabilgarri: Konpainien entsegu egunetan (3-4-5), 20:00etatik 23:00etara Azeri Elkarteko azpiko plazatxoan; eta jai egunetan (6-8-9-10), 21:00etatik 00:00etara.
Berrikuntza nagusia artatze puntua izango da, lehenengoz eskainiko dute zerbitzu hori. Hilaren 6, 8, 9 eta 10ean izango da erabilgarri, 00:00etatik 8:00ak arte.
Erasoei “hobekien aurre egiteko” asmoz, koordinazio mahai bat ere izango dela aurreratu du udalak.
Mobilizazioa bihar
Atzo gauean Hondarribian bi eraso matxista izan zirela jakinarazi berri du udalak. Horiek salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar (hilak 6) Martxoak 8 plazan (18:00etan). “Pertsona guztiak jaiak modu librean bizitzeko eskubidea dugula eta ez dugula eraso sexista edo homofoborik onartuko” salatuko dute, besteak beste.