Azken bi eraso matxistak salatzera deitu du udalak
Bart gauean bi eraso matxista izan dira herrian, eta horiek salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar. Martxoak 8 plazan bilduko dira.
Correos pareko plazan elkarretaratuko dira. Irudian, beste eraso bati erantzuteko egindakoa Bart gauean bi eraso matxista izan direla jakinarazi berri du udalak, eta horiek salatzeko mobilizatzera deitu dituzte hondarribiarrak. Bihar (hilak 6) bilduko dira, Martxoak 8 plazan, 18:00etan. “Pertsona guztiak jaiak modu librean bizitzeko eskubidea dugula eta ez dugula eraso sexista edo homofoborik onartuko” salatuko dute, besteak beste.

