Arraunlari berri bila dabil Hondarribia AE
Datorren asteartean elkartera gerturatzera gonbidatu dituzte neska-mutil hondarribiarrak. Arraunean hasi edo kirola probatu nahi dutenei egin diete deialdia.
Arraunaren munduan murgildu nahi duten neska-mutilak adi egon daitezela, Hondarribia Arraun Elkarteak deialdia egin baitie haiekin batera arraunean hasi edota probatzeko asmoa dutenei. Datorren hilaren 12an (asteartea da) elkartearen egoitzatik pasa beharko dira interesdunak, 18:00etan. 2012. urtetik aurrera (2012koak barne) jaiotakoei luzatu diete deialdia.