Freestyle Motocross emanaldi ikusgarria eskainiko dute lehen mailako bi pilotuk
Igandean Maikel Malero eta Francis Costela pilotuek jauzi eta trikimailu ikusgarriak eskainiko dituzte harresi inguruan.
Igande honetan (hilak 3) Freestyle Motocross erakustaldia eskainiko dute lehen mailako bi pilotuk Hondarribiko harresi inguruan. Munduko txapelketa bost bider irabazi duen Maikel Malerok salto eta truko ikusgarriak eskainiko dizkie bertaratutakoei. Harekin batera ariko da House of Dancing Water Macaoko Francis Costela pilotua. Biek 22 metroko luzera eta 11 metroko altuera duten jauziak egingo dituzte. Whip, Rock Solid, Cliffhanger edo Bacflp bezalako trikimailuekin gozatu ahal izango da.
Doakoa izango da emanaldia, eta 18:00etan hasiko dira. Ikuskizunari lotuta, haurren motor txikien lasterketa bat ere egingo dute. Lehia honetan izena eman beharko da, 17:30ak baino lehen, leku berean.