Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
JaiakPolitika

Abotsanitz: "Ausardiaz jokatzeko, elkarrizketarako eta pausua emateko garaia da"

Abotsanitz herri batzarrak alardearen inguruan egindako gogoeta plazaratu berri du. Zubiak eraiki behar direla diote, "inor beste aldean ez uzteko, emakume izate hutsagatik atzean ez uzteko".

Imanol Saiz Gomez de Segura
Hondarribia
2023/09/01

Hondarribiko jaien atarian, Abotsanitz herri batzarrak Alardearen inguruan idatzi berri duen gogoeta kaleratu du. Aurtengo jaietan herriak lehenengoz historian ezker abertzaleko alkate bat izango duela esan dute lehenik, eta horrek, “esperantza irekitzen du batzuengan, eta kezka besteengan”.

“Egiari zor, eta beti esan izan dugu bezala, ez daukagu gatazka konpontzeko soluzio magikorik; baina badaukagu norabide eta helburu batzuk finkatzeko aukera eta betebeharra. Denon artean aurrera egin ahal izateko baliabideak eta espazioak jartzeko konpromiso irmoa adierazi nahi dugu”, esan dute hedabideei bidalitako oharrean.

Zubiak eraiki behar direla diote, “inor beste aldean ez uzteko, emakume izate hutsagatik atzean ez uzteko”. Bazterketa enpatiaren kontrako mekanismoa dela erantsi du taldeak, “modernitateak indibidualismoa goraipatzen” duela, “komunitatea deuseztatu eta gure artean arrotzak bilakatuz”. Testuinguru horretan gorroto diskurtsoen aurrean enpatia eta maitasunarekin erantzutea “inoiz baino garrantzitsuagoa” dela ere esan dute. “Elkar ez ezagutze horrek bazterketarako joera indartzen du, parekoaren inguruko irudi desitxuratuan sakontzen duelako. 27 urtez horrela jokatu dugu, elkar errekonozitu gabe, jabetu gabe guztiok maite dugula gauza bera: alardea”.

Abotsanitzek argi du, alardea, “Hondarribiaren historiaren bilakaeratik eratorritako ondare immateriala da, denona”. Eta beraz, “guztiontzako ospakizuna” dela nabarmendu dute. Datozen lau urteetan lanean jarraituko du taldeak, “garaitu eta garaileen diskurtsoa elikatu gabe, alardea berriro ere herritar guztiona izan dadin eta emakumeek festan berdintasunean parte hartzeko duten eskubidea bermatze aldera. Herri bat gara, gure gauza onekin eta zuzendu beharrekoekin, gainontzeko herrien antzera. Gure bizilagunak errekonozitzen ikasi behar dugu, elkar zaindu eta babesteko. Ausardiaz jokatzeko, elkarrizketarako prestutasuna agertzeko eta pausua emateko garaia da. Ez daukagu ezer galtzeko!”. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.