Hondarribiko jaiak ospatzeko, denetik
Hasi da atzera kontaketa Hondarribian. Egun gutxi batzuk barru festak eztanda egingo du herrian, asteazkenetik (irailak 6) astelehenera (irailak 11) bitarte zerekin gozatu izango dute haur, gazte eta ez hain gazteek.
Hasi da atzera kontaketa Hondarribian, festa usaina nabari da jada herriko kale eta plazetan. Egun gutxi batzuk barru festak eztanda egingo du herrian, asteazkenetik (irailak 6) astelehenera (irailak 11) bitarte zerekin gozatu izango dute haur, gazte eta ez hain gazteek. Udalak eta herriko elkarte zein eragileek elkarlanean egitarau oparoa prestatu dute, dagoeneko kontsulta daitekeena.
- 10:45: Udaletxeko arkupeetan, Hondarribiko pregoi txikia, herriko jaiak iragartzen dituena, Hondarribiko Txistu Taldearekin batera.
- 11:00: Gaztetxoentzako zezenen entzierroaren iragarle txupinazoa udaletxeko balkoitik (konfeti eta globo jaurtiketa).
- 11:30: Haurrentzako entzierroa zezen puzgarriekin, Santa Maria Arkutik abiatuta Hirigune Historikoaren barrena, Arma Plazaraino.
- 16:00: Haur eta gaztetxoen LII. Margo Lehiaketa, Gipuzkoa Plazan, Klink Elkartearen eskutik.
- 16:00: Kafea eta mus txapelketa, Bentan, Mugiri Kultur Elkarteak antolatua.
- 17:30-21:00: Urban Gazte: GKO (Graffiti tailerrak +12) + Oihan Vega (diskofesta +12) + Frreestyle erakustaldia (+12). Kasino Zaharreko lorategietan.
- 18:00: Zezen Plazatik abiatu eta Alde Zaharretik eta Portutik igarota erraldoi eta buruhandiak hiriko kaleetan barrena ibiliko dira.
- 21:00-00:00 : Puntu moreak, San Pedro kalean.
- 23:30: Hondarribiko Hiria Musika Bandaren kontzertu berezia Gipuzkoa Plazan.
- 00:00: Bentan kontzertua Zea Mays eta Fresa Morango DJ taldeen eskutik.
- 00:00: Itsas Etxea Auditoriumean (sarrera), Artatze puntu morea.
Osteguna, irailak 7:
- 11:15: Haurren danborrada Mendelu Auzotik abiatuko da eta Amute-Kosta eta Santa Engraziatik igaro ondoren, hiriguneko kaleetan amaituko du bere ibilaldia.
- 12:00: Suziri eta kanpai-hotsez Hiriko Jaiei hasiera ofiziala emango zaie.
- Bitartean Txistulariak hiriko kaleetan ibiliko dira 1638ko hiri-setio oroigarri hartako Ttiti-Biliti doinua joaz.
- 12:15: Erraldoiak eta buruhandiak, Haurren danborradarekin batera, Arma Plazatik abiatu eta kalez kale ibiliko dira.
- 12:30: Hiriko urrezko intsignia jartzeko ekitaldia udaletxean.
- 18:30: Hondarribiko Hiria Musika Banda kalez kale ibiliko da Titi-Biliti joaz.
- 20:00: Te Deum eta Salbea Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Eliza Nagusian. Udalbatza txit gorena bertan dela, Parrokiako Abesbatzak Eslavaren Salbea abestuko du.
- Bitartean ohiko deskargak egingo dira. Elizkizuna amaitzean Udalkideek aurreskua dantzatuko dute Arma Plazan hondarribiar guztien omenez.
- Ondoren, danborradaren kalejira hirian barrena.
- 20:00: Guadalupeko Elizan Salbe herrikoia kantatuko da; ondoren, ohiko deskargak egingo dira.
Ostirala, irailak 8:
- 5:00: Alborada.
- 6:00: Danborradaren eta Hondarribiko Hiria Musika Bandaren diana.
- Jarraian, Hondarribiko Hiriak Guadalupeko Ama Birjinari, 1638ko irailaren 7ko gertakizun dohatsuagatik bere esker ona azaltzeko emandako hitza betetzea, hiria 69 egunez inguratuta egon ondoren askatu baitzen.
- 11:30: Guadalupeko Ama Birjinaren Santutegian meza nagusia Udalbatza bertan dela.
- 21:00-00:00: Puntu moreak, San Pedro kalean.
- 23:30: Dantzaldia Bentan, Gozategi taldearen eskutik.
- 00:00: Itsas Etxea Auditoriumean (sarrera), Artatze puntu morea.
Larunbata, irailak 9:
- 9:00: Goizut Dultzaineroen diana.
- 9:00-19:00: Kirol Kaian Irratizaleen erakustaldia. Hondarribiko jaiak direla eta estazio berezia martxan jarriko da.
- 11:00: Butron pasealekua, XIII. Txikienentzako Moto Lasterketa (4 urte arte). Motorrak (korrepasilloak) parte-hartzaileek berek eramango dituzte.
- 11:00-13:30: Harresietan, Zezen plazaren aurrean, haurrentzako parke erraldoia.
- 11:00-13:30: Harresian (Erreginaren Baluartearen parean), Santiagoko Deabruak-ek antolatuta, Kablerik gabe eta pilarik gabe izeneko jarduera eta shetland eta poney gainean ibilaldiak (Club Hípico Jaizubiaren eskutik).
- 12:00: Txiki Chef tailerrak (5 urtetik 12ra), Butron pasealekuan.
- 12:30: Sokamuturra Kale Nagusian. Goizut dultzaineroen emanaldia.
- 16:30: Gipuzkoa Plazan Puzzleak bikoteka.
- 17:00: Zezen Plazatik abiatu eta Alde Zaharretik eta Portutik igarota erraldoi eta buruhandiak hiriko kaleetan barrena ibiliko dira.
- 17:00-20:00: Harresietan, haurrentzako parke erraldoia. Eguraldi txarra eginez gero, Jostaldi pilotalekura eramango litzateke.
- 18:00: Kemen Dantza Taldea: Ezpata-dantza. Gernikako Arbolan hasi, Kale Nagusia eta Arma Plazan amaituko den ibilbidea.
- 21:00: Zezensuzko sukamuturra San Pedro kalean. Udalak ez du bere gain hartzen parte-hartzaileek jasan ditzaketen kalteen erantzukizuna.
- 21:00-00:00: Puntu moreak, San Pedro kalean.
- 22:00: Bentan, Hofe X 4:40 eta Ben Yart taldeen emanaldia.
- 22:30: Arma Plazan, Puro Relajo taldearen emanaldia.
- 00:00: Itsas Etxea Auditoriumean (sarrera), artatze puntu morea.
Igandea, irailak 10:
- 9:00: Goizut Dultzaineroen diana.
- 10:00: Meza nagusia Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Elizan, 1638ko Hiri-setio oroigarrian hildakoen alde, Udalbatza ere bertan dela. Aldi berean Hiriko Bandera agurtuko da, eta elizkizunak dirauen bitartean ohiko deskargak egingo dira. Meza bukaeran Parrokiako Abesbatzak Perosiren Liberame abestuko du.
- 10:00: Bentan, kuadrillen arteko partidak, Bidasoaldeko EKT taldeak antolatuta.
- 11:00-13:30: Harresietan, Zezen plazaren aurrean, haurentzako parke erraldoia. Eguraldi txarra eginez gero, Jostaldi pilotalekura eramango litzateke.
- 12:00: Zezen Plazatik abiatu eta Alde Zaharretik eta Portutik igarota erraldoi eta buruhandiak hiriko kaleetan barrena ibiliko dira.
- 12:30: Sokamuturra San Pedro kalean, Abiyuan txarangak girotuta. 16 urtez beherakoentzat sokamuturrean parte-hartzea erabat debekatuta dago.
- 14:30: Adinekoen omenezko bazkaria Ardora jatetxean, Basajaun taldeak girotuta.
- 14:30: Herri bazkaria gazteentatz, Bentan.
- 17:00-20:00: Harresietan, haurrentzako parke erraldoia. Eguraldi txarra eginez gero, Jostaldi pilotalekura eramango litzateke.
- 17:30: Bentatik abiatuta de Zo-Zongóren RocKaleko musikarien kalejira.
- 17:30: Urban gazte: Zero Km.ko artisten kontzertua Kasino Zaharrean. (+16).
- 18:00: Arma Plazan, Meakako Adixkideak Dantza Taldearen emanaldia: euskal dantzak eta betiko dantzak eta Piamontekoak, Il donseur del Pilon taldearekin.
- 18:30: Urban gazte: La Blackie + La Basuren kontzertua, Kasino Zaharrean. (+16).
- 19:30: Martxoak 8 Plazatik abiatuta, Zker Band elektrotxarangaren kalejira hirian zehar.
- 20:00-00:00: Urban gazte: DJ Josu Rodriguez + DJ Aitana Grandes, Kasino Zaharrean. (+16).
- 21:00-00:00: Puntu moreak, San Pedro kalean.
- 22:30: Arma Plazan, Primital Brothersen emanaldia, Primital prime ikuskizunarekin.
- 23:00: Bentan Bulego musika taldearen emanaldia.
- 00:00: Itsas Etxea Auditoriumean (sarrera), artatze puntu morea.
Astelehena, irailak 11:
- 9:30: Goizut Dultzaineroen diana.
- 9:30: Baserritarren Eguna. Azienda, fruta eta barazki lehiaketa Zumardian.
- 10:30: Jaietako Kasino Zaharra 1. Toka Txapelketa Kasino Zaharreko lorategietan. “Kasino Zaharra” Pertsonen Elkarte Erretiratuak eta Pentsiodunen Elkarteak antolatuta.
- 12:00: Zumardian, Egaña eta Peñagarikano bertsolarien emanaldia.
- 12:00: Zezen Plazatik abiatu eta Alde Zaharretik igarota Zumardia arte erraldoi eta buruhandiak hiriko kaleetan barrena ibiliko dira.
- 17:00: Animalien erakusketa Zumardian.
- 17:30: Aurkitu gabeko altxorra, – Zirika Zirkusen eskutik Arma Plazan.
- 18:00: Profesional mailako pilota partidu jaialdia Jostaldi Pilotalekuan. Egiguren V – Gaskue // Salaberria – Bikuña. Jarraian: Altuna III – Martija // Elordi – Zabaleta.
- 18:00: Kantu-Jira, Portua auzoan, Meakako Adixkideak Dantza Taldea eta Kantakaren eskutik.
- 18:00: Zumardian, Baserritarren Egunaren jarraipena.Herri Kirolak eta trikitilariak.
- 18:30: Arma Plazan txokolatada gaztetxoentzat.
- 18:30: Euskal Erromeria: Dantza plazan, Santiago kalean, Meakako Adixkideak Dantza Taldearen eskutik.
- 19:00: Gernikako Arbolan, diskofesta, Xaibor taldearen eskutik.
- 21:00: Benta, Urbil Artola, Gorka Sarriegi, Aitor Yañiz eta Ritxi Salaberriaren emanaldia. Soroetan Bele gogoan Hondarribiko Hiria Musika Bandarekin.
- 21:00: Zezensuzko sokamuturra San Pedro kalean. Udalak ez du bere gain hartzen parte-hartzaileek jasan ditzaketen kalteen erantzukizuna.
- 22:30: Su artifizialak Pirotecnia Zaragozana SAren eskutik, Butron pasealekutik ikusteko.