Jaizkibel Konpainiak entseguen berri eman du
Hiru entsegu iragarri dituzte ostiral, igande eta astearterako. Bestalde, batzarra egingo dute ostiralean.
Datorren irailaren 8ko desfilea entseatzeko saioak iragarri berri ditu Jaizkibel Konpainiak. Ostiralean (irailak 1) izango da lehena, Bitoriano Juaristi kalean. Bigarrena, igandean (irailak 3) egingo dute, Itsas Etxean oraingo honetan. Azkenik, asteartean ere entsegua egingo dutela jakinarazi dute, Bitoriano Juaristin ere. Guztiak 20:00etan izango dira.
Entseguez gain, batzarrera ere deitu dituzte konpainiako kideak. Ostiralean bilduko dira, 18:00etan, Kultur Etxeko 103 aretoan.