Sorosle eta sorospenetako ikastaroa, DYAren eskutik
Titulu ofiziala eskuratzeko ikastaroa abiatuko dute larunbatean, eta irailaren 22ra bitarte luzatuko dute.
Larunbat honetan (irailak 2) sorosle eta lehen sorospenetako ikastaroa abiatuko du DYA Gipuzkoak, eta irailaren 22ra bitarte luzatuko dituzte saioak. Irekiak izango dira, eta doakoak. Bihotz eta birika susperketa, zauriak, hausturak, erredurak… Arrisku egoera horiei nola erantzun irakatsiko dute. Teoriaz gain, praktika ere egingo dute.
Astelehenetik ostiralera izango dira klaseak, 18:00etatik 21:00etara. Hondarribiko DYAren egoitzan izango dira horiek (Soroetagain kalea, 6/7).
Ez da beharrezkoa aldez aurretik ezagupenik izatea. 120 euroko prezioa du ikastaroak, eta plaza kopurua mugatua izango dela aurreratu du DYAk. 943 46 46 22 telefono zenbakira deituta informazio gehiago kontsulta daiteke.