Udal euskaltegian izen-ematea, irailaren 18ra arte
16 urtetik gorakoak matrikula daitezke. Gainera, langabezian daudenek euskara doan ikasteko Lannahi programa martxan jarri dute aurten ere.
Urdanibia plazan dagoen Udal Euskaltegiko 2023-2023 euskara ikastaroetan matrikulatzeko epea irailaren 1ean irekiko da, eta irailaren 18an itxi. Ikasturtea, berriz, urriaren 2an hasi eta ekainaren 21ean bukatuko da.
Modulazio desberdinak dira eskainiko direnak, ordutegi desberdinetan, larunbat goizetan B2 eta C1 prestatzeko ikastaroa, edota merkatari eta gurasoentzako xede berezikoak direnak esate baterako. Ikastaroak 16 urtetik gorakoentzat dira.
Ikastaroen prezioa moduluaren arabekoa da, baina asistentzia eta aprobetxamendu “ona” dutenek euskara ikasteko udalak ematen dituen bekak eskuratu ahal izango dituzte. Beka honekin, matrikula prezioaren %100a arte jaso dezake ikasleak.
Lannahi
Urriaren 2tik abenduaren 22ra ikastaro trinkoak eskainiko dituzte debalde langabezia egoeran daudenei; bide horretan, aldi baterako enplegu erregulazioko espedientea dutenei %50 edo gehiagoko deskontua egingo zaie. Baita ere lanean egonda ere, gehienez %50eko lanaldia dutenei Lannahi programari esker.
Lannahi Euskara arloak martxan jarri zuen euskara ikasteko ahaleginak egiten dabiltzanei zuzendutakoa da. Ikastaro hauek goizez izango dira egunero 4 orduz edo arratsaldez 3 orduz. Programa honetan izena emateko epea ere irailaren 18an bukatuko da, ostiral honetan hasita.
Izena emateko udalaren orrialdeko SAC24h atalera jo behar da edota HAZ bulegoetako autozerbitzu terminalak erabili. Halaber, udal euskaltegira gerturatuta ere egin daiteke, 10:30etatik 13:30etara, eta 16:30etatik 19:00etara. Bestalde, ikastaro batzuetan sartzeko mailaketa proba egin beharra dago.
Ordutegiak
Ohiko ikastaroak urriaren 2tik ekainaren 21era egingo dira. Aldiz, Lannahi programako lehen txanda urriaren 2tik abenduaren 22ra egingo da. Egunean lau ordu, 09:00etatik 13:15era edo egunean hiru ordu, 15:30etik 18:45era.