Kiroldegietan matrikula doan, irailaren 30era arte
Matrikula guztiz doan izango dute bi kiroldegietara joateko, irailaren 30a baino lehen eginez gero.
Kanpaina berezia jarri dute beste urte batez martxan Irungo bi kiroldegietako matrikulazioak bultzatze aldera. Hartara, irailaren 30a baino lehen abonua formalizatzen dutenek, %100eko deskontua izango dute matrikularen kostuan, hau da, doan izango dutela.
Abonuak bi eratakoak izan daitezke.
- Bata, inoiz abonatu ez direnentzakoa edota noizbait abonatu baina 2023ko apirilaren 1a baino lehen baja hartu zutenentzako eskainia dago. Lau hilabeteko abonua egiten badute, %100eko deskontua izango dute matrikularen kostuan. Horrez gain, 16 urte baino gehiago badituzte, galtzerdi pare bat jasoko dute opari, izakinik badago. Abuztuan, azken aste honetan, hain zuzen, abonatzen direnek, doan ahalko dituzte erabili kiroldegiak.
- Beste abonua, 2023ko apirilaren 1aren ondoren baja hartu duten abonatu ohientzat da. Zazpi hilabeteko abonua egiten badute (irailetik martxorakoa), %100eko deskontua izango dute matrikularen kostuan, eta, gainera 16 urte baino gehiago badituzte, galtzerdi parea ere jasoko dute opari. Abuztuan ematen badute alta, udal kiroldegiak doan ahalko dituzte erabili hilabetea bukatu arte.
Alta emateko BPXport kudeatzaileen orrialdera jo behar da edota bi kiroldegietako harreran ere egin daiteke, astelehenetik ostiralera, jaiegunetan izan ezik. Ordutegia, 08:30etik 12:30era eta 16:00etatik 20:00etara da.
Abonatua izateak abantailak dituela azaldu du Kirol arloak. Adibidez, lehentasuna izatea izena emateetarako eta denboraldi amaiera arte ikastaroetan plaza erreserbatzea, ikastaroetan prezio murriztuak eta fisioterapia zerbitzua edota frontoian, trinketean eta squashean astean ordu bat doan ematea daudela.