Euskotren Ligako patroirik onena aukeratzeko araudia errebisatzeko eskatu du Hondarribia AEk
Hedabideei bidalitako ohar batean salatu dute 2023 saria eskuratu berri duen Nerea Perezek bezain beste puntu lortu dituela taldeko Miren Garmendiak.
Hondarribia Arraun Elkarteak Euskotren Ligako patroirik onenaren sariarekin kezka agertu du. Hedabideei bidalitako ohar batean salatu dutenez, sari hori eskuratu berri duen Nortindal Donostiarra Ur Kirolakeko Nerea Perezek (2023koa irabazi berri du) bezain beste puntu lortu ditu taldeko Miren Garmendiak. “Ez daukagu jasota puntuen arteko berdinketa gertatuz gero lehen postuan nor dagoen argitzeko araurik edota akordiorik dagoenik, eta beraz, uste dugu saria Ex eaquo geratu behar dela”, diote klubetik.