Berritasunekin dator aurtengo Guadalupeko Igoera
Aurrekoetan ez bezala, goizez egingo dute aurtengoa. Irailaren 2an izango da, eta oraindik izena eman daitekeela gogorarazi du BATek.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2023/08/52340820389_ff77e52e94_k.jpg)
Bidasoa Atletiko Taldeak (BAT) dena prest du Guadalupeko Igoeraren 45. ediziorako. Datorren irailaren 2an izango da, eta berritasun batekin: goizez izango da aurtengoa.10:30ean abiatuko dira lasterkariak Jostaldi pilotalekutik.
Oraindik izena eman daitekeela gogorarazi du klubak. 10 euro ordaindu beharko dira dortsal bakoitzeko. Egun, 100 lagun inguruk emana dute izena. Egunean bertan apuntatuz gero, 15 euro ordaindu beharko dira.
Helduen aurretik, 9:30ean hain zuzen, etxeko txikien lasterketa egingo dute. Izen emateak doakoak dira.