Aurrera doa Anakako etxebizitzak eraberritzeko proiektua
Ia lurpeko zerbitzu eta azpiegitura guztiak eraiki dira jada, luminaria gehiena jarrita dago eta zolagaina ere jarri dute.
Cristina Laborda udaleko ordezkaria Anakan eraberritzen ari diren etxeetan izan da gaur. “Anakako hiribilduei bizitza berri bat emateko” asmoa duen proiektu hau lehen faseko azken txanpan dagoela ezagutu du. Ia lurpeko zerbitzu eta azpiegitura guztiak eraiki dira jada, luminaria gehiena jarrita dago eta zolagaina ere jarri dute.
Orotara, 6,8 milioi euro inguruko inbertsioa egingo dute. Lehen fasean, Florencia Iracheta plazan eta Fabiola erreginaren eta Isabel I erreginaren kaleetan ari dira lanean, baita azken bi kale horien artean dauden Gaskoi kalearen eta Eulalia infanta kalearen zatietan ere.