Adinekoen bazkarirako txartelak jaso daitezke jada
Itsas Etxean jaso beharko dira, irailaren 1ean. Txartelik soberan geratuz gero, irailaren 4an ere deialdia egingo dute.
Adinekoen omenaldi bazkarirako txartelak dagoeneko jaso daitezkeela jakinarazi berri du udalak. Itsas Etxean jaso beharko dira.
Irailaren 1ean (ostirala da) 10:30etik 11:00etara baldintzak bete arren, iaz bazkarira joan ez zirenak agertu beharko dira; 11:00etatik 12:30era berriz, gainerako guztiak bertaratu beharko dira. Irailaren 4an (astelehena da), txartelak soberan geratuko balkira, 10:30ean agertu beharko dira interesdunak.
NAN zenbakia aurkeztu beharko da Itsas Etxean, eta lagun bakoitzak bi txartel ahalko ditu erosi.