1.000 lagun inguru jaso ditu Bidasoa Folk jaialdiak
Asteburukoaren gaineko balantzea egin berri dute antolatzaileek, eta "oso positiboa" izan dela ondorioztatu dute.
Arrakastatsua izan da XXII. Bidasoa Folk jaialdia. Asteburukoaren gaineko balantzea egin berri dute antolatzaileek, eta “oso positiboa” izan dela ondorioztatu dute. Datuei erreparatuta, 1.000 lagun inguruk zuzeneko musikarekin gozatu dute Irun, Hondarribia eta Hendaiako saioetan.
Asteburuko jaialdian Alemania, Aljeria, Armenia, Maroko, Siria, Valentzia eta Euskal Herriko musikariez gozatu ahal izan da.