Pedro Muguruzaren plakan adostutakoa betetzeko eskatu du PSE-EEk
2018an pertsonaiaren gaineko informazioa jasotzen zuen plaka bat jarriko zutela adostu zuten. Neurri horri muzin egin, eta ezabatu berri dutela salatu du taldeak.
Azken asteetan udal gobernu berriak memoria historikoari lotuta hartutako neurri horietako batekin bereziki kezka agertu du PSE-EE taldeak. Pedro Muguruza arkitektoaren omenezko plaka ezabatu berri dute, eta 2018an adostutako neurri batekin ez datorrela bat diote. Honen arabera, pertsonaiaren gaineko informazioa jasotzen zuen plaka bat jarriko zuten, eta honetan argitu beharko zen hiriaren adopziozko semearen titulua kentzeko erabakia. EAJk gidatutako gobernuak erabaki hori ez zuela aurrera eraman diote. Gainera, erantsi dute Memoria Demokratikoaren Legeak legalki plaka hori kentzea baimentzen zuela, “legearen babesarekin”. Horregatik ez dute justifikatutzat eman nola aritu den udal gobernua.
Horregatik guztiagatik, udal gobernuari eskatu diote prozeduran errektifikatu dezatela, “legearen arabera eta gainerako taldeekin kontsentsu handiago batera helduz”.
“Sozialistak konbentzituta gaude memoria demokratikoa pedagogiaren bitartez eraikitzen dela, eta ez prozedura ikonoklasta batekin. Memoria errekuperatzen jarraitzeko gure borondatea erakusten dugu, lanean jarraituko dugu”, erantsi dute taldekoek.