Hondarribiko Grand Slamean, jardunaldi erabakigarriak
Ostiralean laugarren jardunaldia jokatuko dute Jostaldi pilotalekuan. Finalerdietara nor iritsiko den eta nola jokatuko duten erabakiko da.
Etzi (hilak 25, ostirala) Hondarribia Grand Slameko laugarren jardunaldia jasoko du Jostaldi pilotalekuak. Finalerdietara nor iritsiko zen eta nola jokatuko duten erabakiko da.
Lehenik eta behin, B taldeko lehia izango da, Erkiaga eta Lekerikak osatutako bikoteak Basterra eta Bailo izango dituzte aurrez aurre. Lehen bikoteak badute puntu bat jada eta garipena eskuratuz gero, multzoko lehenak izango lirateke Bigarren bikoteak berriz, lehen partida galdu zuen eta irabaztera behartuta daude.
A taldeko partida jokatuko dute gero, Goikoetxea-Atain eta Etxeberri-Basqueren artekoa. Bi bikoteek ere Aaron-Del Rioren kontrako partidan gailendu ziren eta beraz, finalerdietarako txartela dute jada esku artean. Halere, oraindik erabakitzeke dago zein izango den multzoko lehena eta bigarena.
Bi partiden arteko tartean marmitakoa dastatzeko aukera izango dute bertaratutakoek, Done Pedro Itsas Gizonen Kofradiaren eta Txomin Parrila eta Elikagairen eskutik.
Irailaren 2an finalerdiak jokatuko dute, eta 16an, final handia.