Gaurko beroaldiari aurre egiteko gomendioak eman ditu udalak
Gaurko iragarri dituzten tenperatura beroei aurre egiteko gomendioak eman ditu udalak. Udaltzainak kalean izango dira, jardunbideen berri ematen.
Gure eskualdean ere alerta laranjan egongo dira gaur tenperatura beroengatik, eta, egin Euskalmetek egin dituen iragarpenen arabera, 12:00etatik 21:00etara tenperaturak 35-36 gradutara helduko dira.
Irungo Udalak zenbait babes neurri eman ditu, “bero handiaren ondorioz suerta daitezkeen zenbait osasun arazo prebenitzeko” asmoz. Udaltzainak herritik ibiliko dira, jardunbideen berri ematen. Horrez gain, zenbait gomendio eman dituzte: eguzkia ekiditeko; langileei bero handitan lan ez egiteko gogorarazi diete; pilaketak saihestea; jaioberriak, adinekoak eta behar bereziak dituzten pertsonak arreta handiz zaintzeko; eta eguerdi aldean kalera ez irteteko gomendioa eman dute. Noski, ura edatea gomendatu dute.
Bide batez, Udaltzaingoak jakinarazi du guztiz debekatuta dagoela Aiako Harriko parkean barbakoak egitea, eta arreta handiz aritu beharko dela Soroetan.
#AlarmaGorria #AlertaLaranja #AbisuHoria #beroa
— Euskalmet (@Euskalmet) August 23, 2023
📆Gaur
🔴 T oso altuengatik EAEn
🟠T altu iraunkorragatik Ebro ondoko eskualdean eta iragate-zonan
🟡T altu iraunkorragatik kostaldean eta Kantauri barnealdean
🟡 Baso-sute arriskuagatik EAEn pic.twitter.com/uDPHUnR2Sy