Malen Juaristi, Danimarkako Munduko Maratoi Txapelketara
Fin aritu dira Santiagotarrak taldeko kirolariak Asturiasen. Dominez gain, Malen Juaristi gazteak nazioarteko lehiarako txartela eskuratu du.
Santiagotarrak taldeko maratoi taldeak bi txapelketa jokatu ditu asteburu honetan, Trasonako (Asturias) urtegian. Ostiralean IV. Maratoi Motzeko Espainiako Txapelketan aritu ziren, eta podiumera igotzeko gai izan ziren. Taldekako hirugarren postuan bukatu zuten lehia eskualdeko kirolariek. Bereziki fin aritu ziren Beñat Arsuaga 23 urte azpikoen K1 kategorian eta Malen Juaristi K1ean.
Larunbat eta igandean distantzia luzeko Espainiako Maratoi Kopa jokatu zuten, eta hemen ere albiste onak heldu dira. Izan ere, datozen egunetan Danimarkan jokatuko den Munduko Txapelketarako txartela ere jokatu zituzten asteburuan, eta zorionez, Malen Juarisitik (K1ean) podiumeko hirugarren postura igotzeko gai izan zen,eta ondorioz, nazioarteko lehian izango da. Beñat Arsuagak ere podiumean txoko bat egin zuen, baina halere, garaipenik eskuratu ez zuenez (postu honek ematen zuen txartela soilik), datorren urtera arte itxaron beharko du. Aimar Modenez eta Alex Arana juniorrek ere ez zuten zorterik izan, eta hauek ere ez dute mundukoa jokatuko.
Asteburuko lehian beste bi domina lortu ditu Santiagotarrakek, hain zuzen, Eneritz Aizpiolea eta Nora Aranak eskuratutakoak.