Herri batzarra egingo du bihar Abotsanitzek
Lorezaintza, Plan Orokorra, Alardea, herriko taldeen informazioa eta beste zenbait gai landuko dituzte biharko saioan. "Errespetuz eta era konstruktiboan" parte hartu nahi duten herritarrak gonbidatu dituzte.
Abotsanitz taldeak herri batzarrera deitu ditu herritarrak, bihar (hilak 23) bilduko dira, taldearen lokalean. Zenbait gai landuko dituztela aurreratu dute: lorezaintza, Plan Orokorra, Alardea, herriko taldeen informazioa eta bestelako gaiak. 19:00etan jarri dute hitzordua.
“Errespetuz eta era konstruktiboan” parte hartu nahi duten herritar guztiak gonbidatu dituzte biharkora. “Abotsanitzek bere izatea jarraituz, beti herriko gaietan parte hartzea bultzatuko du”, erantsi dute herritarrei bilkurara gonbidatzeko kaleratu duten deialdian.