Banderarik gabeko asteburua
Euskotren Ligako azken jardunaldian Hondarribia eta Hibaikako emakumeak ez dira lehenengo postuetan sailkatzeko gain izan. Eusko Label ligan berriz, hirugarren postutik gertu ibili da Ama Guadalupekoa.
Bukatu da Euskotren Liga, Zarautzen eman diote bukaera asteburu honetan lehiari. Donostia Arraun Lagunak taldea izan da azkarrena, hortaz, bigarrenez eskuratu du Euskotren Garaikurra.
Gure emakume ordezkariak ez dira lehenengoen artean txoko bat egiteko gai izan, ez asteburuan, ez sailkapen orokorrean ere. Hala, asteburuko emaitzak kontuan hartuta, bosgarren postuan bukatu du txapelketa Hondarribiak (54 punturekin) eta seigarren izan da Hibaika (39 punturekin).
Zarautzen ere izan dira Eusko Label ligako gizonak, Zarauzko XLVI Ikurrina jokatu baitute. Hirugarren posturako lehian izan zuen Ama Guadalupekoak Donostia Amenabak UKrekin. Oso berdinduta aritu ziren, baina azkenean donostiarrek hiru segundoko aldea atera zieten hondarribiarrei. Beraz, laugarren postuarekin konformatu behar izan dira. Hala, Hondarribiak hirugarren postuan jarraitzen du, 155 punturekin.