700 lagun inguruk bisitatu dute Ama Xantalen ate irekien jardunaldian
Ostiral eta larunbateko saioak "arrakasta handikoak" izan direla ondorioztatu du udalak.
Joan den ostiral eta larunbatean herritarrek lepo utzi zuten Ama Xantalen ermita. Ateak zabaltzeko bi jardunaldi egin zituzten, udalaren arabera, “arrakasta handikoak” izan direnak. 700 bisitari inguruk ermita barruko aztarnategi arkeologikoaz gozatu ahal izan zuten, bisita gidatu berri baten bidez.
Bide batez, udalak gogorarazi du bisita gidatuekin eta bestelako kultur eskaintzekin jarraitzen dutela. Udako igande guztietan, 11:00etatik aurrera, Oiasso Museoak nekropoliaren bisita gidatuak emango ditu eta Irun Erromatarra Tourraz ere gozatzeko aukera izango da. Tourra egin nahi dutenek hitzordua hartu beharko dute, 943 63 93 53 telefono zenbakira deituta. Helduek 5,50 euro eta 6-14 urte bitarteko haurrek 3,85 euro ordaindu beharko dituzte.