Erabilerarik gabeko telefono kabinak liburutegi bihurtuko dituzte
Hiriko bi telefono kabina liburutegi izango dira aurki, udalaren eta Telefonica enpresaren arteko hitzarmen bati esker.
Irungo Udalak eta Telefonica enpresak hitzarmen berri bat sinatu dute, egun zerbitzuz kanpo dauden Irungo bi telefono kabina eskuratzeko. Alzukaitz eta Uztapide bertsolariaren kaleen bidegurutzeko kabina eta Arizmendi almirantearen eta Argentinako Errepublikaren kaleen bidegurutzekoa lagatu ditu enpresak, bertan bi “liburutegi libre” egiteko.
Orain, instalazioak garbitu eta hobetuko dituzte, ondoren, liburutegi gisa pertsonalizatzeko, beharrezko elementu eta apaingarriak jarrita.
Udaleko iturriek gaineratu dute balitekeela proiektuan beste kabinaren bat gehiago sartzea.